Genero indarkeriaren biktimak oroitzeko, matazak arboletan
Iaz ehundutako bufanda erraldoia Zuhaiztiko arboletan jarri dute
Azaroaren 25aren harira, ekitaldi ugari antolatu dituzte Ordizian eta horietako bat, Matazak proiektuaren barruan garatu dute. Iaz ehundutako bufanda erraldoia, Zuhaiztiko arbolak apaintzeko erabili dute. Bertan izan dira, Matazak proiektua abiarazi zuten ordezkariak ere eta “eskerrak” eman dizkiete, “ekintzan parte hartu duten guztiei”.
Arbolak apaintzeko bakarrik ez, hori baino helburu sakonagoa ere badu ekintza xume horrek: orain arte genero indarkeriaren biktimak omendu nahi ditu.