Mendi Astearen 55. edizioa egingo dute ostegunera bitarte
Ordiziako Mendizaleek hitzaldi eta ikus-entzunezko sorta antolatu dute, Ortzadar eta Hitzaro elkarteek eta udalak lagunduta:
Ordiziako 55. Mendi Astea astelehenetik ostegunera egingo dute. Egun bakoitzerako ekitaldi bana antolatu dute Ordiziako Mendizaleek, Ortzadar argazki elkartearen, Hitzaro euskara elkartearen eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.
Goierriko Mendizale Beteranoen emanaldiarekin atzo eman zioten hasiera Ordiziako Mendi Asteari; IL/GR-282 Artzaintzaren Natur Bidea izan zuten hizpide.
Gaur, Pioletak dantzan emanaldia egingo du Iñigo Andolak. Pirinioetan zehar izotzetan egindako hainbat eskalada eta eskalada mixto aurkeztuko ditu.
Bihar, asteazkena, euskal mendizaletasuren historia izango du ardatz Antxon Iturritzak.
Azkenik, etzi, osteguna, Mikel Zabalzak itxiko du aurtengo Mendi Astea, Escaladas en el Karakorum hitzaldiarekin.
Hitzaldi guztiak, Barrena kultur etxean izango dira 19:30ean hasita.