Palestinako emakumeen egoeraz mahai-ingurua egingo dute gaur Beasainen
Palestinako Badil elkarteak antolatu du saioa, eta hainbat errefuxiatuk parte hartuko dute. CAFeko enpresa batzordeak harrera egingo die ostiralean, eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute.
Azaroaren 25eko ekitaldien biharamunean, Palestinako emakume errefuxiatuen egoeraz hitzaldia egingo dute gaur, Beasainen. Palestinako Badil elkarteak antolatu du, eta Palestina: emakume errefuxiatuak, nortasuna eta erresistentzia izenburua jarri diote saioari. Bertan, hainbat errefuxiatuk parte hartuko dutela iragarri dute. Mahai-ingurua 18:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan.
Bestalde, ostiralean, Palestinar herriarekiko nazioarteko elkartasun eguna ospatuko da, eta CAF lantegiko enpresa batzordeak harrera egingo die errefuxiatu palestinarrei, 10:00etan. Segidan, elkarretaratzea egingo dute enpresaren aurrean.