Gaur hasiko da Mutiloako kultur astea, Iñaki Telleria sukaldariaren saioarekin
Bihar Alberto Iñurrategi mendizalearen ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da. Larunbatean kantu afaria antolatu dute.
Gaur, 19:00etan hasiko da Mutiloako aurtengo kultur astea. Ostatuko Iñaki Telleria sukaldariarekin Txerri Gorri elkarteko sukaldean sartuko dira mutiloarrak.
Gainerako ekitaldien egutegia ondorengoa da:
Bihar, hilaren 28an:
- 19:00etan, Alberto Iñurrategi mendizale ezagunaren ikus-entzunezkoa. Udaletxeko ganbaran.
Hilaren 29an:
- 17:00etan, ume jolasak ludotekan eta ondoren askaria.
- 19:00etan, Tomas Bosquerekin ardo-kata. Txerri Gorri elkartean. Aurrez izena eman behar da.
Hilaren 30ean:
- 21:00etan, kantu afaria Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Aurretik izena eman behar da.
Abenduaren 1ean:
- 18:30ean, Bakean dagoena, bakean utzi antzerkia. Udaletxeko ganbaran.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean:
- 18:00etan, gaztaina erreak.