Antzerki tailerreko gazteek 'Kletaren bira' aurkeztuko dute
Beasaingo antzerki tailerreko aktore gazteek Kleta printzearen istorioa kontatuko dute. Saioa larunbat arratsaldean izango da, Usurbe antzokian.
Anita Alonsok idatzi eta zuzendutako Kletaren bira antzezlana aurkeztuko dute Beasaingo antzerki tailerreko aktoreek; Donostian saritua izan zen lana. «Kleta, Torlonia erreinuko printzea da… baina bere bizimoduarekin ez dagoenez gustora… erreinutik kanpo bilatu nahi izango du bere nortasuna… abentura piloa biziz… Aurkituko ote du?». Larunbatean, 17:00etan, Usurbe Antzokian ikusiko da emaitza. Adin guztietako ikusleei zuzendutako antzerkia da. 9-18 urte arteko aktoreak igoko dira oholtzara: Karek Piñeiro, Noa Barandiaran, Lara Barandiaran, Aiala Acosta, Ane Arroniz, Leon Rodriguez, Haizea Bege, Garazi Arozena, Valeska Velasco, Maia Urrestarazu, Sara Lamas, Lide Irizar, Intza Mella, Garazi Altuna, Ane Juarez, Saioa Etxezarreta, Araitz Berasategi eta Duna Urteaga.