Goierriko ikerlarien eta ekintzaileen plaza
Lemniskata elkarteak antolatuta, bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Goierriko lau ikerlariren eta ekintzaileren lana ezagutzeko aukera izango da. Neia Naldaiz, Nerea Casado, Igor Blanco eta Jon Aramendia izango dira hizlari.
Lemniskata elkarteak antolatuta, bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Goierriko lau ikerlariren eta ekintzaileren lana ezagutzeko aukera izango da. Neia Naldaiz, Nerea Casado, Igor Blanco eta Jon Aramendia izango dira hizlari. «Bakoitzak 15 minutuz bere ikasketa eta bidearen berri emango digu; galderetarako kasu bakoitzean 5 minutuko aukera izango da».
Neia Naldaiz
Bioteknologian lizentziatua da (Universitat de Vic, 2010), Biomedikuntza masterra du (Universitat de Barcelona, 2011) eta Neurozientzietan Doktoratua da bikain Cum Laude kalifikazioarekin (UPV/EHU, 2018).
2012n Biodonostia Institutuan lanean hasi zen ILUNDAIN Fundazioak eskainitako beka bateri esker doktoradutza tesia burutu zezan Bioingenieritza taldean eta Gaixotasun Neuromuskularren taldean barne. Aurrerago Eusko Jaurlaritzako doktoratu aurreko beka bat lortu zuen (Predoc Bekak, 2014). 2016ean Eusko Jaurlaritzako beste beka bat jaso zuen 3 hilabetez Michael Rudnicki doktorearen laborategian (Health Research Institute of Ottawa, Kanada) estantzia bat egiteko. Gaur egun Biodonostia Institutuko Gaixotasun Neuromuskularren taldean lanean jarraitzen du ikertzaile doktore bezala.
Urte hauen bitartean, bost argitarapen zientifikoen partaide izan da. Bere doktoradutzan zehar prozedura kliniko bat patentatzeko aukera suertatu zen (P201830244), non egileen zerrendako partaide gisa agertzen den. Bestalde, hainbat konferentzia nazional eta nazioartekoetan parte hartu du.
Nerea Casado
Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoetan doktore ikasketak amaitu zituen 2017an POLYMAT-en, EHUn. Bere ikerketa, baterietan erabiltzeko material polimerikoen garapenean datza. Doktoradutzan, hainbat energia ikerketa zentroetan egonaldiak egin zituen: CIC EnergiGUNE (Gasteiz) eta Deakin Unibertsitatean (Australia). Egonaldi hauetan bateria eta analisi elektrokimikoen inguruan jakintza sakonak lortu zituelarik.
Egun, EHUn ikertzaile lanak egiteaz gain, gradu, master eta doktoradutzako ikasleak laborategi lanetan prestatzen ditu. Bere ikerketa nagusia energia biltegiratzeko erabili daitezkeen material polimerikoen garapenean datza.
13 artikulu zientifiko internazionalen egilea da eta hainbat kongresu internazionaletan parte hartu du, non 2 hitzaldi gonbidatu eman dituen Txinan (2nd Organic Battery Days Conference) eta baita Australian (13th Annual International Electromaterials Science Symposium) ere. Zientzia dibulgazioan ere aritu da artikulu nazionalen argitalpenekin eta Pint of Science jaialdian parte hartuz.
“Hitzaldi honetan bateria eta polimeroen inguruan arituko da. Alde batetik, bateriak zertan datzan, mota desberdinak eta beraien funtzionamendua azalduko dizkigu eta bestetik, polimeroak baterietan nola erabili ditzakegun eta hauen abantailak argituko dizkigu”.
Igor Blanco
Goi mailako Ingeniaritza Informatikoan lizentziatu zen Donostiako EHU/UPV fakultatean 2003. urtean. Ikasten ari zen bitartean IAC komunikazio enpresan lan egin zuen. Gradu amaierako lana Azkoitiako CIE automotive enpresan egin zuen intranet korporatibo baten ezarpenerako teknologiak aztertuz. Ekintzailetasun grinaz FitBak enpresa zabaldu zuen, aldi berean CEBANC eta Zubeldia akademian langile eta langabetuei klaseak emanez. Enpresa hau Eusko Jaurlaritzako Tknika Lanbide Heziketarako zentroan lanean hasteko utzi zuen, sare administratzaile lanez gain Elkarnet taldea dinamizatuz. Hiru urte beranduago enpresa pribatuan hasi zen berriro bere pasioa den informatikan garapen profesionala lortu nahian. Geroztik bazkidea den BINOVO informatika enpresan ari da lanean, 20 pertsonako talde batekin batera. Bertan neurrira egindako kudeaketa softwarea garatzen dute, hala nola Odoo izeneko ERP baten inplantazioan.
Jon Aramendia
Automatika eta Industri Elektronika Ingeniaritza 1996an amaitu zuen Mondragon Unibertsitatean. 1996en Goierriko Herrien Ekintzan Elektrizitatea eta PLC programazio irakasle lanean hasi zen. Garai berean, eta 1999 bitartean Fagor Automation S.Coop-ean Ikerketa eta Garapen sailean aritu zen. 1999tik 2002ra Ampo S. Coop-en ikerketa eta garapen sailan egin zuen lan hainbat proiektu garatuz. 2000tik 2005era Freelance” Ingeniari moduan lan egin zuen lan anitz eginaz.2004 eta 2005ean irakasle gonbidatu moduan 5 astez lan egin zuen Malasyan Spanish Instituten (Malasian). Elgoibarko Makina Herraminta Institutoan ere aritzu zen ingeniaritza mailako ikasleei Industri Elektronika gaian. 2005etik 2013ra Zermik Ingenieria SLn lan egin zuen, bertako sortzailea izanez. Bi lan arlo garatzen zituzten: sistema txertatuak eta, proba sistemena. 2013tik gaur egunera arte Ampo S.Coop-eko Berrikuntza taldean Instrumentazio ikerketa eta garapenaren arduraduna da.