Ormaiztegiko mozorroak eta EHNA tramitatzeko eguna
Gaur hamabost urte, Ormaiztegiko jaietako danborradaren eta mozorro egunaren berri eman zuen Hitzak. EHNA agiriaren tramitazio eguna eta Goierri garaiko arropa zaharrak jasotzeko kanpaina izan ziren eguneko beste albisteetako batzuk.
Azaroaren hondarrean, Ormaiztegiko San Andres jaien berri eman zuen Goierriko Hitzak, gaur hamabost urte argitaratutako egunkarian. Haurren danborrada eta mozorro eguna izan ziren egun haietako ekitaldi nagusiak. Horrez gain, herriak izandako biztanle kopuruaren igoeraz eta industrialde berri bat egiteko proiektuaz hitz egin zuen Iñaki Maiora garai hartako alkateak.
EHNA nortasun agiriaren tramitazio eguna ere izan, Udalbiltzako hautetsiek antolatuta. Herritar ugari gerturatu ziren udaletxeetan jarritako mahaietara, agiria egitera. “Euskal Herriari egin diezaiokegun ekarpen garrantzitsu bat” zela zioten bultzatzaileek, eta “hura erabiliz, euskal herritar gisa bizitzeko” deia egin zieten herritarrei. Egun hartan EHNA agiria atera zuten hainbat herritarren iritzia ere jaso zuen Hitzak:
Bestalde, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hainbat herritarrek sortutako Sendotza taldeak, arropa eta zapata bilketa egin zuen. Eskualdeko Misio Taldeak bultzatu zuen egitasmoa, baina 17-18 urteko gaztetxo ugarik lagundu zuten bilketan. Jasotako arropak, SOS Afrika erakundea laguntzeko erabili zituzten.