Ampo Ordizia, VRAC handiaren aurka garaipena lortzera aterako da
Ligako sailkapenean lehena da VRAC. Ampo Ordizia laugarren dago puntuetan hirugarrenarekin berdinduta.
Heineken ligaren geldialdiaren ondoren, VRAC Quesos Entrepinares talde handiaren aurka jokatuko du Ampo Ordiziak, igandean 12.30ean Valladolideko Pepe Rojo zelaian.
Egungo txapelduna da Quesos Entrepinares eta jokoan dauden titulu guztiak irabazteko moduko taldea du. Espainiar selekzioan jokatzen dute adibidez Nathan Pailak eta Bellezek, Grifittsek, Sthorek eta Sacha Casañasek. Sailkapen nagusian lehen postuan da gainera.
Ampo Ordizia ederki ari da orain artekoan. Laugarren da sailkapen nagusian, hirugarren sailkatua den Alcobendasekin 28 puntura berdinduta. Marotias-Garmendiak zuzentzen duten taldea Pepe Rojon Silverstorm El Salvadorren aurkako partiduan gertatutakoa ahaztu eta emaitza positiboa lortzen saiatuko da. Orduan 36-35 izan zen emaitza. Lan zaila dirudien arren taldearen jokoaren etengabeko hobekuntzak itxaropentsu egoteko arrazoiak ematen ditu.
Joe Apikotoa pilierrak ez du jokatuko bere herrialdeko ligara bueltatuko baita. Taldea ordezkoaren bila ari da. Joeri egindako lana eskertu nahi dio eta bide batez zorterik onena opa hasiko duen esperientzia berrian. Bigarren lerroko Kawa Leauma ere baja da, Cisnerosen aurka egin zuen bihurritutik ez delako erabat osatu.