Gazteen palako euskal lehiaketa handiena egingo dute Olaberrian
Euskal Herri osoko 15 bikote eta kanpoko bat gonbidatu dituzte. Ez da halakorik inon egiten. Final-laurdenak dituzte orain
Palaren etorkizuna ziurtatze aldera, herritik eta eskualdetik kanpora ere langintza handia egiten ari da Olaberriko Pala Taldea. Urtero abenduan antolatzen duten eliteko pala txapelketaren osagarri, gazteen mailakoa sendotu dute aurten. Guztira 16 bikote gonbidatu dituzte, 15 Euskal Herrikoak eta bat segoviarra.
Azaroaren 17an hasi zen gazteen pala lehiaketa, eta bi asteburutan final zortzirenak jokatu dituzte. Tartean ziren Oiangu elkarteko Iker Garrido olaberri- tarra eta Iker Larrarte bidaniarra, baina biak lehiatik kanpora geratu dira.
Asteburu honetan final-laurdenak jokatuko dituzte. Larunbatean 16:00etan, Del Ser-De la Calle (Vallelado, Segovia) eta Estefano II.a-Estefano I.a (Oiartzun) artean. Igandean (10:00) Herrero-De la Fuente (Gasteiz) eta Fernandez Arkaia-Eslaba (Iruñea); Escala-Sanchez (Iru-ñea) eta Espartza-Vacas (Iruñea-Gasteiz); eta Martinez-Armendariz (Iruñea) eta Leache-Perez (Iruñea) artekoak.
Hainbeste pilotari gazte eta Euskal Herri osokoak elkartzen dituen txapelketa bakarra da.
Eliteen aurretikoa ere bai
Olaberriko VI. Elite Txapelketa abenduaren 7-8an jokatuko bada ere, bihar (17:00) final-laurdenetako bi aurrekanporaketa jokatuko dira: Sanz-Labiano (Iruñea) eta Berrogi-Muruzabal (Iruñea); eta Zozaia-Andonegi (Lesaka-Lazkao) eta Ibarguren-Etxabarren (Lazkao-Iruñea).