Bigarren Olentzero Azokaren balorazio ona egin du udalak
Datu eta kopuru guztiak oraindik jaso ez badituzte ere, azokara "jende ugari" gerturatu dela dio udalak. Postu gutxiago izanagatik, "azoka oparoa" izan baita.
Bigarren Olentzero Azoka egin dute asteburuan Legazpin. Larunbatean eta igandean postuz bete zuten Azoka merkatariek eta nekazariek, udalak eta merkataritza elkarteak antolatuta.
Bertako merkataritza eta nekazaritza sustatzeko helburuz egindako ekintza da; udalak adierazi du orokorrean «sentsazio ona» izan dutela, baina urtarrilean argitaratuko dutela erantzun osatua, dendariei luzatutako inkesten emaitzak jasotzean. Oraindik balorazio finkorik ez duten arren, azoka oparoa izan da, eskaintza murritzagoa izan dela kontuan hartuta: «postu gutxiago zeuden aurten, 17. Salmentei dagokienez oraindik ez daukagu daturik, baina jende ugari gerturatu da begiratzera».
Umeentzako jolasen artean, noria eta Olentzeroren astotxoa izan dira arrakastatsuenak. Udalak azaldu du azpimarratzekoa dela herritarren konpromisoa: «Eskerrak eman behar zaizkie herritarrei».