Euskal kulturagatik kantuan eta dantzan
Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako abesbatzek, kantua eta dantza uztartu dituen ikuskizuna eskaini dute. Movember egitasmoarekin ere bat egin dute.
Ordizia Dantza-Kantari ikuskizuna egin zuten pasa den ostiralean, Ordiziako Plaza Nagusian. Euskal abestiak eta euskal dantzak ardatz hartuta, Santa Ana, Umore Ona, Oroith eta Oroith Txiki abesbatzen eta Amets Bide dantza taldearen elkarlanetik sortutako ikuskizuna da. Gainera, elkartasunerako tartea ere izan zen, Movemberreko kideekin bat egin baizuten amaieran.