World Cheese Awardsen saritutako gaztagileak omendu dituzte
Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak, WCA lehiaketan saritutako Idiazabal jatorri izendapeneko eta Artzai Gazta elkarteko gaztagileak omendu dituzte.
Euskal gaztagileek nazioarteko lehiaketetan lortutako sariak eta harrera ona eskertzeko ekitaldia egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak antolatuta. Izan ere, Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Artzai Gazta Elkarteko 22 gaztagilek lortu dituzte aurten sariak World Cheese Awards nazioarteko lehiaketan. Bi erakunde horiek, euskal artzainen lana aitortu nahi izan dute horrela, “artisau eran egiten duten lanarekin ingurumenarekin errespetutsua den aspaldiko tradizio bat” bizirik mantentzen dutelako.
WCA lehiaketako 22 sarituen artean, sei gaztagile goierritar daude: Francisco Javier Muñoa (Zerain), Aranburu Elkartea (Idiazabal), Joseba Insausti (Ordizia), Latxa Esnea (Idiazabal), Troskaeta (Ataun) eta baita gaztandegia Asparrenan duten La Lezeko Eli Gorrotxategi eta Joxe Mari Jauregi goierritarrak ere.