Neguko III. Futbol Teknifikazio kanpusa Beasainen, gabonetako oporretan
Abenduaren 23an, 26an, 27an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an izango da.
Argazkia: Fotoetxe. Beasain Kirol Elkarteak Neguko III. Futbol Teknifikazio kanpusa antolatu du abenduaren 23an, 26an, 27an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an. Igartza futbol zelaian izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean; haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko du 08:30etik 09:00etara eta 13:00etatik 13:30era. Xerbera tabernan eman behar da izena. Bazkideek 60 euro (3 egun) edo 110 euro (6 egun) ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 80 eta 130 euro.













