Alkartasuna Lizeoak merkatu txikia egingo du hilaren 13an eta 14an
Loinazko San Martin plaza azpian egingo dute ostiral arratsaldean eta larunbatean egun osoan. Haitira bidaliko dute bildutako liburua, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearen bidez.
Urtero bezala, Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Guraso Elkarteak Elkartasun programaren barruan, eta Herriak Elkarlanean erakundearekin batera, merkatu txikia eta olentzero eskea egingo dute datozen egunetan. Elkartasun mezua zabaldu nahi dute bi ekintzekin, eta bertan biltzen duten dirua Haitira bidaltzeko izango da. Eskola bat eraikitzeko erabiliko dute dirua.
- Merkatu txikia, hilaren 13an eta 14an: Berrerabili daitezkeen jostailuak eta elikadura solidarioko zenbait produktu salduko dituzte, Igunearen aurrean. Ordutegia ondorengoa da: ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Olentzero eskean: Abenduaren 24an Olentzero eskean ateratzen duten dirua ere Herriak Elkarlaneari emango diote Haitira bidaltzeko.
Alkartasuna Lizeoko 5. mailako ikasleek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte euren elkartasun proiektuan parte hartzera. Herrian ere kartelak zabalduko dituzte merkatu txikiaren berri emateko.
Azkenik, prentsaurrean esan dutenez, “guk ikasleok ondo pasatzeaz gain, ikasketa handia lortzea espero dugu”.
Ohi bezala, bertsoa abestuz amaitu dute prentsa agerraldia:
Merkatu txikian gaude
jostailuak saltzen
ume, gazte ta heldu
etorri gerturatzen
Haitikoak ari dira
oso oker pasatzen
mesedetxo bat egin
beraiei laguntzen (ber)