Angel Frias margolariaren erakusketa Aterpen
Angel Frias margolari beasaindarraren 'Kutxak' bilduma ikusgai dago Aterpe tabernan
Angel Frias margolari beasaindarrak Kutxak erakusketa jarri du Aterpe tabernan. Kutxa berezi batzuetan eskulanak eta artisau lanak bildu ditu. Neoinpresionismoan autodidakta da artista beasaindarra. Abstrakziorako joera du, kolorez eta bat-bateko pintzelkada freskoekin lagunduta.