'La vida en los confines de la tierra' liburua eta filma aurkeztuko dute Beasainen
Jose Mari Azpiazuk eta Sebastian Alvarok Beasaingo Usurbe Antzokia aukeratu dute La vida en los confines de la tierra liburua eta filma aurkezteko. Bihar, 19:00etan, izango da saioa. «Poloetako esploratzaileen bizipenak agertzen dituen eleberri honek gure egunerokoaren inspirazioa izatea du helburu».