Segurako Lardizabal Kalea itxita egongo da bihartik ostiralera arte
Zerkalden eta Jermanenen ere hainbat obra egingo dituzte bihar hasita.
Bihar hasi eta ostiralera arte, Segurako Lardizabal Kalea, udaletxe parean, itxita egongo da 08:00etatik 19:00 aldera arte, obra batzuk direla eta. “Gauzak ahalik eta gehien errazte aldera, bertako bizilagunentzat Oxiña Portala irikita egongo da egun horietan”.
Bestalde, bihar hasiko dira Zerkalden “gaizki gelditu ziren erremateak” konpontzen. Segurako Udalak jakinarazi duenez, “horrekin batera, Jermanenen eta bertako bizilagunen eskariz, isleta bat jarriko da kotxeak bere bidetik joan daitezen. Espaloi zati bat ere kenduko da bidea zabaltzeko. Bi edo hiru eguneko kontua izango dela aurreikusten da”.