2020ko mendiko federatu txartela egiteko aukera Beasaingo Aizkorri elkartean
Karnetak tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.

Aizkorri Mendizale Elkartean 2020ko mendiko federatu txartela egiteko aukera dago abenduan eta urtarrilean. Abenduan, astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:00etara egongo da aukera (24, 25 eta 31 izan ezik); eta urtarrilean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara (1ean izan ezik). Internetez ere egin daiteke www.aizkorrime.eus webgunean. Karnetak tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.