3x3 saskibaloi txapelketa egingo du BKL-k urtarrilaren 3an
Urtarrilaren 2tik 5era bitartean, berriz, saskibaloi kanpusa antolatu du.

Beasaingo BKL saskibaloi taldeak antolatutako 3×3 erako saskibaloi txapelketa jokatuko da Antzizar kiroldegian urtarrilaren 3an, 15:00etan. 2008-2011 artean jaiotakoek har dezakete parte. Izen-ematea: saskibaloia@bkl.eus – 603 489 249.
Saskibaloi kanpusa
Bestalde, Gabonetako kanpusa antolatu du urtarrilaren 2tik 5erako (10:00- 13:00), Antzizar Kiroldegian. 2005 eta 2009 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta dago. Izen-ematea saskibaloia@bkl.eus helbidean edo 603 489 249 telefonoan egin behar da 50 euro ordainduta; BKL zaleek %20ko beherapena izango dute.