Beasaingo Zaldizurreta kalea ibilgailuentzat itxita egongo da bi iluntzeetan
Abenduaren 20an eta 24an, 18:30etatik 22:00etara, garajeetarako joateko aukera bakarrik izango da.

Abenduaren 20 eta 24an, jendetza handia elkartzen denez, Beasaingo Zaldizurreta kalea trafikorako ixtea erabaki du udalak, 18:30etatik 22:00etara bitartean. Garajeetara joateko aukera bakarrik izango da. Bestalde, Ordiziara joateko autobusak Lazkaibar auzoa zeharkatuz joango dira.