Euskal presoen aldeko Kalebira egingo dute bihar Beasainen
Abenduaren 24an, Zubimuzu plazan jarriko duten 'Ez daudenen mahaian' kantatu eta argazkia aterako dute.

Gabon egunetan euskal presoen aldeko hainbat ekitaldi egingo dituzte Beasainen. Bihar, 19:30ean, Bideluze-Errotonda-Bideluze Kalebira egingo dute eta abenduaren 24an, Zubimuzun jarriko duten Ez daudenen mahaian kantatu eta argazkia aterako dute. Hilaren 27an, berriz, Igartzatik Bideluzera arteko jaitsiera egingo dute, 19:30ean hasita. Urteko azkeneko egunean, topa egingo dute 19:30ean, plazapean, Ez daudenen mahaian.