Hondakin bilketan, hainbat aldaketa eguberrietan
Itsasondon, Zaldibian eta Seguran, ez da atez ateko bilketarik izango abenduaren 24an eta 31n. Tamaina handiko traste zaharrak ez dira abenduaren 24an atera behar. Garbiguneak itxita egongo dira abenduaren 24ean, 25ean eta 31ean; eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Gabon jaiak direla eta, bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira Goierrin:
Itsasondon, Zaldibian eta Seguran, atez ateko bilketa: Abenduaren 24an eta 31an ez da ontzirik atera behar. Hurrengo egunean atera, hau da, 25ean eta 1ean, berez egokitzen den frakzioarekin batera eta bilketa bikoitza (Zaldibian hirukoitza) egingo da.
Tamaina handiko traste zaharren bilketa: Abenduaren 24an ez dira trasteak atera behar. Hurrengo egunera atzeratuko da bilketa. Beraz, Lazkaon, Seguran, Zerainen eta Zegaman 25ean atera beharko dira trasteak.
Abenduaren 31an gauza bera Lazkaon. Trasteak hurrengo egunean aterako dira, urtarrilaren 1ean.
Komertzioetako bilketa bereziak: Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo (organikoa eta kartoia).
Garbiguneak itxita izango dira: abenduaren 24ean, 25ean eta 31ean; eta urtarrilaren 1ean eta 6an.