Lau herrialdetako 120 saskibaloilari elkartuko dira bi egunez Ordizian
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko Minibasket txapelketa jokatuko dute, abenduaren 28 eta 29an, Ordiziako Majori Kiroldegian.
Abenduaren 28an eta 29an Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko Minibasket txapelketa jokatuko da Ordiziako Majori kiroldegian. Guztira 10-11 urte bitarteko 120 saskibaloi jokalari elkartuko dira. Euskal Saskibaloi Federazioa hasi zen orain hiruzpalau urte txapelketa hau antolatzen, eta aurten, Ordiziako Saskibaloi Elkarteak 50. urteurrena duela eta, txapelketa Majorira ekartzeko eskaria egin dio.
Bi egun horietan launa partida jokatuko dira. Abenduaren 28an, Gipuzkoa-Bizkaia partidak izango dira (10:00etan mutilak, 12:00etan neskak); arratsaldean, Araba-Nafarroa (mutilak 16:00etan, neskak 18:00etan). Igandean, berriz, 3. eta 4. postuko partidak izango dira goizean, eta finalak arratsaldean, bezperako ordutegi berberetan.
Ordiziako sei jokalari
Gipuzkoako selekzioarekin Ordiziako sei jokalari arituko lehian, lau neska Elorri Garcia, Haizea Salceda, Maddi Albiz eta Natale Pecharroman eta bi mutil Manex Telleria eta Markel Iruretagoiena. Txapelketa atzo aurkeztu zuten Ordizia Saskibaloiako, Gipuzkoako Federazioko eta Ordiziako Udaleko kideek.