Segurarrek Dominika txabola erabiltzeko egunak zehaztu dituzte
Segurako udaletxean eman behar da urtarrilaren 31 baino lehen.
Urtero, Dominika txabola erabiltzeko aukera izaten dute Partzuergoa osatzen duten sei herritako herritarrek –Zerain, Segura, Zegama, Idiazabal, Donemiliaga eta Asparrena–. 2020ko egutegia eginda dago jada eta Segurari egokitu zaizkion egunak ondorengoak dira:
– Martxoaren 1etik 15era
– Ekainaren 1etik 15era
– Irailaren 1etik 15era
– Abenduraren 1etik 15era
Bertan egun bat edo batzuk pasatzea interesatzen zaien segurarrek, datak aukeratu eta izena eman behar dute Segurako udaletxean, urtarrilaren 31 aurretik. Data bererako interesatu bat baino gehiago egongo balitz, zozketa egingo da otsailaren 4ean. Ateratzen ez dena, itxaron zerrendan geldituko da.
Libre gelditzen diren datak, urte osoan zehar erreserbatu ahalko dira eta eskaeraren ordena errespetatuko da kasu horietan.