Urtarrilaren 20an irekiko dute 2020ko Zegama-Aizkorri maratoian izena emateko epea
Aurre izen ematea urtarrilaren 20 eta 30 artean egin beharko da. Kilometro Bertikalekoa eta Junior Trailekoa, berriz, otsailaren 3tik 13ra bitartean.
2020ko maiatzaren 24an jokatuko den XIX. Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 20tik 30era bitartean eman beharko dute izena. VI. Kilometro Bertikalean eta IX. Junior Trailean parte hartu nahi dutenek, berriz, otsailaren 3tik 13ra bitartean.