Beasaingo elkartasunezko San Silbestre Txikia
Ia 200 haurrek hartu dute parte Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak antolatutako lasterketan. Bildutako dirua Herriak Elkarlanean erakundearentzat izan da.
Ia 200 haurrek eta gaztetxok korrika amaitu dute urtea Beasainen, Batzokia Kultur Elkarteak antolatutako elkartasunezko San Silbestre Txikiarekin. Izena ematerakoan bildutako dirua (800 euro) Herriak Elkarlanean erakundearentzat izan da.
7-8-9 urte
- Neskak: Naia Torres, Maitane Garro eta Amaiur Landa.
- Mutilak: Mikel Garmendia, Beñat Aldasoro eta Martin Izurieta.
10-11-12 urte
- Neskak: Naia Arizmendi, Ane Iparragirre eta Natali Belamendia.
- Mutilak: Urko Etxebeste, Haitz Urrestarzu eta Aimar Salgado.
13-14-15 urte
- Neskak: Mara Alonso, Garazi Mujika eta Leire Marin.
- Mutilak: Alex Lizarralde eta Younes el Messioui.