Sergio Sanchez eta Rkia El Moukim garaile Beasainen
Lehenengo goierritarrak Zumarragako Tasio Gomez eta Lazkaoko Maite Arraiza izan dira.
328 korrikalarik parte hartu dute Beasaingo 46. San Silbestre proban. Ohi bezala, bizkorra izan da lasterketa eta helmugan sartzen lehenengoa Sergio Sanchez izan da (27:35); hiru segundora iritsi da Josfhat Menjo eta sei segundora Hicham Segueni. Gizonezkoetan, lehenengo goierritarra, Tasio Gomez zumarragarra izan da (32:03) eta lehenengo beasaindarra Koldo Agirre (33:15).
Emakumezkoetan ere lehia estua izan da. Lehenengo biak segundo bateko tartearekin sartu dira Gernika pasealekuko helmugan: Rkia El Moukin 31:22 minutura eta Mercy Koech 31:23ra; hirugarrena, Majida Mouayouf izan da (32:03). Lehenengo neska goierritarra Lazkaoko Maite Arraiza izan da (34:59 eta lehenengo beasaindarra Libe Onandia (42:23).
Sailkapena ikusteko sakatu hemen.