Camarena tenorea eta Rodriguez pianista ikusteko aukera
Javier Camarena tenoreak eta Angel Rodriguez pianistak Donostiako Kursaalen eskainiko duen kontzertura joateko aukera jarri du udalak.
Kursaal Eskura ekimenaren eskutik, Javier Camarena tenorea eta Angel Rodriguez pianista ariko dira urtarrilaren 23an, osteguna, 20:00etan, Kursaal Auditorioan. Legazpiko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du bertaratzeko, eta gazte zein langabetuentzat eskaintza berezia egongo da.
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orrian erosi beharko dute sarrera (www.kursaal.eus); tokiaren arabera, 50, 40, 32, 26 edo 11 euro balio ditu bakoitzak. Behin sarrera erosita, autobusa erabili nahi izanez gero, nahitaez erreserbatu beharko dute tokia, kultura@legazpi.eus helbidera idatzita edo 943 73 72 02 zenbakira deituta. Legazpiko Saturnino Telleria errotondako autobus geltokitik irtengo da, 18:15ean.
Langabetuek eta gazteek, ordea, 3 euroko sarrerak izango dituzte eskuragarri, baina erreserba egitea ezinbestekoa izango da, aurretik aipatutako telefono zenbakira deituta. Ikuskizuneko egunean bertan, interesduna leihatilara gerturatu beharko da bere adina edo lan egoera egiaztatzeko. Sarrera horien kokapena momentuan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da. Urtarrilaren 17ra arte eman dezakete izena herritarrek, kultur etxean.
Camarena bigarren aldiz izango da Kursaalen, 2016an izan zuen arrakastaren ondoren.