Elkartasun bertso-afaria antolatu dute Ordizian, otsailerako
Emaneurre taldeak antolatu du afaria, Ordiziako Txismista sagardotegian, Lesboseko errefuxiatuekin lan egiten duen Zaporeak egitasmoaren alde.
Emaneurre eta Zaporeak elkarteek antolatuta, Lesboseko errefuxiatuen aldeko Elkartasun bertso-afaria egingo dute, otsailaren 7an. Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira kantuan, Ordiziako Tximista sagardotegian, 20:30etik aurrera.
Txartelak dagoeneko salgai daude, 32 euroan, Ordiziako Amonane, Sugaar eta Gurdin tabernetan. Bildutako dirua, Zaporeak elkartearentzat izango da.
‘Duintasuna elika ezazu’ erakusketa
Bertso afariaz gain, Duintasuna elika ezazu argazki erakusketa ere jarriko dute Ordizian. Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte izango da ikusgai (09:00-13:00 eta 16:30-20:00), Barrena kultur etxean. Erakusketa hilaren 27an zabalduko dute, 19:00etan, Zaporeak elkarteko kideek eskainiko duten hitzaldi batekin.