Koloreen festa egingo dute zapatuan Beasainen
ETBko 'Arimaren Margolariak' saioko partaideak etorriko dira Beasainera. 16 urtetik gorakoentzat tailerra emango dute, eta haien lanak ikusteko aukera izango da Usurben.
Bear pintura zaletuen elkarteak antolatuta, Koloreetako festa margo tailerra egingo dute larunbatean, 15:30etik 18:30era, Urbieta etxean, 16 urtetik gorakoentzat. ETBko Arimaren margolariak programako partaideak izango dira bertan. Plazak mugatuak dira eta izena udaletxeko Kultura Sailan eman behar da: kultura@ beasain.eus edo 943 02 80 65. Bertan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa margotzen jakitea. 20 euro ordaindu behar da; margoak, lientzoak, pintzelak, janaria eta edaria prezioaren barne egongo dira.
Erakusketa
Bestalde, ETBko Arimaren Margolariak lehiaketan parte hartu duten Martxe Arana, Javier Igoa, Idoia Iturri, Beatriz Gonzalez, Pablo Blanco, Yoni Salaberria eta Jokin Telleriak erakusketa inauguratuko dute larunbatean, 19:00etan, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. Euskal mitologia gai hartuta, margotu dituzte lanak; urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.