Lau lagun zauritu dira Zumarragan, A-636an izan den istripuan
Lau autok eta lau kamioik elkar jo dute A-636 errepidean, eta bi noranzkoetan itxi dute zirkulazioa. Lau lagun daude zaurituta.
Gaur goizeko 10:00ak aldera, trafiko istripua izan da Zumarragan, A-636 errepidean. Hainbat ibilgailuk elkar jo dute, antza denez, behelainoak eraginda. Zirkulazioa erabat eten dute bi norabideetan, nahiz eta 11:30ak alderako, Bergarako norantzan zabaldu duten. Beasaingo noranzkoan, Eitzagako errepide zaharretik ari dira trafikoa desbideratzen.
Gipuzkoako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lau kamoi eta lau auto dira elkar jo dutenak, eta gutxienez lau lagun zauritu dira ezbeharrean. Larrialdi zerbitzuetakoak bertan dira.