Zorionak Emiliana, 105. aldiz
Emiliana Garciak, Beasaingo herritarrik zaharrenak, 105 urte bete ditu gaur. Halere, osasuntsu eta adimenez bizkor dabilela dio.
Emiliana Garciak 105 urte bete ditu gaur, beste edozein beasaindarrek baino gehiago. Adinean gora joan arren, Garcia osasuntsu eta arin sentitzen da. Pentsa, egunero irteten da kalera paseatzera.
Familia giroan ospatu du urtebetetzea: Vicente senarrak ere aurten beteko ditu ehun urte, eta bosgarren birbiloba duela hilabete eta erdi jaio zen. Aitor Aldasoro alkatearen bisita ere jaso du gaurkoan, eta lore sorta bat oparitu dio herritar guztien izenean.