Greba orokorraren ondorioak hondakin bilketan
Sasieta mankomunitateko eta Goierri Garbia bilketa-enpresako langileek greba egingo dute ostegunean.

Sasieta Mankomunitateko eta Goierri Garbia bilketa-enpresako langileek bat egin dute osteguneko greba orokorrarekin. Ondorioz, asteazken gauean eta ostegunean egun osoan eskaintzen diren zerbitzuetan izango du eragina. Batetik, Garbiguneak eta Arreta bulegoa itxita egongo dira. Bestetik, bilketari dagokionean, hainbat aldaketa izango dira.
Bilketak:
- Atez ate, Itsasondon, Seguran eta Zaldibian: Asteazkenean atera beharreko ontziak, eta Zaldibiko kasuan errefusa ere, ez dira bilduko. Beraz, ez ateratzeko deia egin dute.
Traste-bilketa
- Zumarragan ez da traste-bilketarik egingo. Beraz, bezperan, asteazkenean ez ateratzeko eskatu dute.
Ostalaritza:
- Orokorrean, asteazken gauean egiten den kartoi-bilketa ez da egingo. Ostegun gauean aldiz bai.
- Ostegun gaueko organiko bilketa normaltasunez egingo da (Beasain, Lazkao, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Arama, Ezkio, Gabiria).
- Ordizian: ontzien bilketa ez da egingo.
- Zegaman, Olaberrian, eta Idiazabalen ostalaritzako errefusa ez da bilduko. Kasu honetan ostiral goizera atzeratuko da.
- Ezkio, ontziak: ez da bilketarik izango.
Industrialdeak
Asteazken gauean zein ostegun goizean egiten diren bilketak ez dira egingo.