Beasaingo 11. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoian izena eman daiteke
Otsailaren 2an bukatuko da epea. Federatu ez izatea eta beasaindarra izatea da baldintza.
Beasaingo 11. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia martxan jarri dute dagoeneko, izena emateko epea irekita. Otsailaren 2a baino lehen eman behar da izena, Oriamendi kaleko fruta dendan edo 676 334 147 whatsappean.
Parte hartzeko baldintzak:
- Federatua ez izatea.
- Beasaindarra izatea.
Sariak:
- 1. saria: Txapela, kopa eta afaria.
- 2. eta 3. sariak: Kopa eta afaria.
- 4. saria: Kopa eta ardoa.