Iparra-Hegoa eguna ospatuko dute otsailaren 15ean Larresoron
Segurako Iparra-Hegoa elkarteak eta Selaurua Betez-ekin elkarlanean antolatutako eguna da.
Segurako Iparra-Hegoa astea martxoaren 23tik 29ra egingo bada ere, giroa berotzeko eta harremanak sendotzeko, Iparra-Hegoa eguna ospatuko dute otsailaren 15ean, Larresoron (Lapurdi). Egun osoko egitaraua antolatu dute.
- 11:00: Pilota plazan, Larresoroko haurren ikusgarria, haur jokoak, Uztaritzeko joaldunak.
- 12:00: Zintzur bustitzea, pintxoak eta Segurako trikitilariak.
- 13:30: Euskal Errepublikaren aldeko kalejira, Pilota plazatik.
- 14:30: Bazkari alaitua, Aldaburuan.
- 17:00: Pilota bertso desafioa Trinketean. Etxepareko pilotariak eta bertsolariak, Aitor Tatiegi, Haizea Arana, Aimar Sorazu eta Maddi Aiestaranen aurka.
- 20:00: Kalejira Trinketetik.
- 21:00: Kontzertuak Aldaburuan: Aizkolariak, Xabaltx, Qqbird eta Andoni Ollokiegi.