Asmuberen otsaileko eta martxoko egitaraua
Emakume guztientzat irekiak dira ekintzak. Izena eman behar da Asmuben bertan.

Asmube emakume elkarteak otsaileko eta martxoko ekintzen egitaraua prestatu du.
- Otsailaren 6an. 18:00etan, Loinazko San Martin merienda, Asmuben.
- Otsailaren 20an. Sagardotegian bazkaria, Beasaindik autobusez joanda.
- Martxoaren 5ean. 21:00etan, Goieniz zine klubarekin elkarlanean antolatuta, film emanaldia, Usurbe Antzokian.
- Martxoaren 7an. 17:00etan, Asmuberen ikuskizuna Igartzako jauregian.
- Martxoaren 11n. 17:00etan, Batzar Orokorra.
- Martxoaren 14an. 14:00etan, bazkaria Olaberrian. Beasaingo emakume guztiei irekia.
- Martxoaren 21ean. 18:00etan, Asmubeko antzerki taldearen 10. urteurrena, Igartzako jauregian.