Usue Morik 'Datuak, gaur egungo urre eta harribitxiak' hitzaldia eskainiko du Beasainen
Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian da hitzaldia. Matematikan lizentziatua eta Ingeniaritza Informatikoan doktorea da.
Lemniskataren ‘Urtarrila, Matematikaren bila0 zikloaren barruan, azkeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, Usue Morik. ‘Datuak, gaur egungo urre eta harribitxiak’ gaia izango du hizpide.
Matematikan lizentziatua eta Ingeniaritza Informatikoan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik, 2010 eta 2015ean, hurrenez hurren. Matematika Aplikatua eta Konputazio arloko masterrak burutu zituen, baita ere UPV/EHUn.
Gaur egun, irakasle atxikia da UPV/EHU Informatika Fakultatean, Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala sailean, eta matematika arloko irakasgai ezberdinak irakasten ditu. Ikerketari dagokionez, Intelligent Systems Group taldeko partaidea da.
Bere lana, gehienbat, datu mehatzaritza eta ikasketa automatikoa arloetan burutzen du, hainbat aplikazio eremuetan problemak landuz, besteak beste, errepideetako trafikoan, zibersegurtasunean eta finantzetan.