'Bizi dantza' pailazo ikuskariko sarrerak saltzen hasi dira
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna eskainiko dute Lazkaon, otsailaren 28an. Sarrerak salgai daude.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza azken ikuskizuna Lazkaoko Areria aretoan egingo dute, otsailaren 28an, ostirala, 18:00etan. Oin Arin taldekoek ere lagunduko diete, ikuskizunean parte hartuz.
Sarrerak atzo jarri zituen udalak salgai Internet bidez, 10 euroan.