2020/2/4

Santa Ageda bezperan kantari

Goierriko ia herri guztietan aritu dira taldeak koplak abesten. Gotzon Aranburuk gabiriarren jarduna jaso du bideoan.

Galder Gaztelu-Urrutiaren 'El hoyo' filma Usurbe Antzokian

Goienizek ostegunean egingo du hurrengo saioa, 21:00etan, Herri Antzokian.

Loinazko San Martin eguneko pilota partidak

Bihar, 17:00etan, Gernika pasealekuan bost pilota partida jokatuko dira.

Teodoro Saez de Urabain (Argazki zaharren biltzailea)

«Etxeetako argazki zaharrak ere artxiboan bildu beharra daude»

Urteak daramatza Teodoro Saez de Urabain Albizuk (Araia, Araba, 1940) argazki zaharrak biltzen. Ehunka ditu, Lazkaokoak eta Goierrikoak. Jendeak etxeetakoak utz diezazkioke.

Beasain-Bergara autobideko bidesariaren aurreproiektuak ezinegona sortu du Goierrin

Beasain eta Bergara arteko autobidea ordainpekoa izateko asmoa azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erabakiak haserrea piztu du herritarren artean. Urretxu-Zumarragan plataforma sortu dute, eta Interneten 6.000 sinadura bildu dituzte dagoeneko.

Santa eskean 25 talde baino gehiago aterako dira Goierrin

Eskolak eta abesbatzak irtengo dira nagusiki Santa Ageda bezperan kantuan. Herririk gehienetan ariko dira kantu eskean, etxez etxe edo baserriz baserri koplak kantatzen.

Iparragirreren ibilbidea osatu dute elkarlanean

Iparragirre 2020 egitasmoaren barruan, haren figurari eta XIX. mendeari buruzko bisitak antolatu dituzte hainbat erakundek. Urretxuko alde zaharra, eta Igartubeiti eta Zumalakarregi museoek osatu dute ibilbidea

Gaur esango diote agur axariari

Asteburuan musikaz, dantzaz eta kirolaz gozatu dute idiazabaldarrek. Gaur, San Blas Txiki eguna da. 20:00etan amaituko dute festa Axariaren igoerarekin

l. Goiburu - A. Aranburu

Biodonostiako Luis Bujanda medikuaren hitzaldia

Otsailaren 10ean, 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan da. Oriako Lamiak talde feministak antolatu du.

'Bizi dantza' pailazo ikuskariko sarrerak saltzen hasi dira

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna eskainiko dute Lazkaon, otsailaren 28an. Sarrerak salgai daude.

Mikel Mujika eta Koldo Agirre, 7. eta 8. Tarragonako maratoian

2 ordu eta 55 minutu behar izan izan zituzten 42 kilometroak osatzeko.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Inauteriak, Santa eskea eta zuhaitz eguna

Duela 15 urte ere, Santa eskea eta inauteri kontuak izan zituen hizpide Hitzak. Idiazabalen San Blas jaiak ospatzen ari ziren, eta Urretxun Zuhaitz Eguna egin zuten.

Ekintzaileei ikusgarritasuna emateko kanpaina jarri du martxan Uggasak

Goierri garaiko 20 ekintzailerekin egindako lanketatik abiatu dira. Esperientzia pertsonaletan oinarritutako bideoak dira ardatz. Irudi korporatiboa eta webgunea berritu ditu garapen agentziak

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa