Gabiriako Ostatua itxita egongo da aste honetan, obrengatik
GABIRIA // Atzotik ostiralera arte (otsailak 3-7), Gabiriako Ostatuan ez da jatetxe eta taberna zerbitzurik izango. Lehengo asteartean hasi zituzten igogailua eta eskailerak egiteko obrak, eta horrek eragin du itxiera. Eskolako jangela zerbitzua emango du.