Santa eskean 25 talde baino gehiago aterako dira Goierrin
Eskolak eta abesbatzak irtengo dira nagusiki Santa Ageda bezperan kantuan. Herririk gehienetan ariko dira kantu eskean, etxez etxe edo baserriz baserri koplak kantatzen.
Goierriko ia herri guztietan irtengo dira abesbatzak edo ikasleak santa eskean, aterik ate ohitura zaharra berritzera. Denera, hogei talde baino gehiago irtengo dira. Eskoletako ikasleak, Haur Hezkuntzakoetatik Bigarren Hezkuntzakoetaraino, nagusiki, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan irtengo dira. Besteak beste, Zaldibian, Olaberrian, Beasainen, Urretxun eta Zumarragan. Iluntzean, berriz, abesbatzak irtengo dira.
Lazkaon 18:00etan abiatuko dira kantariak San Prudentzio ermitatik makilak eskuan; Beasainen 18:30ean elkartuko dira Kantujira taldekoak Igartzan. Matxinbenta auzoan, Santa Ageda festen erdian, ere irtengo dira baserriz baserri abestera; Ordizian 19:00etan dute zita Santa Ana eta Larrun Arri abesbatzek.
Urretxun eta Zumarragan 19:00etan abiatuko da Goiargi abesbatza; Legazpin ere ordu berean irtengo da Santikutz abesbatza. Bi taldeek herriko kaleak zeharkatuko dituzte.
Seguran 17:30ean abiatuko dira Elorripetik, eta 19:30ak aldera iritsiko dira herrigunera. Gaztetxoenentzat txokolate jana egongo da amaieran, eta helduentzat afaria Elorri elkartean.
Ezkion ere afari herrikoia egingo dute Topa tabernan. Aurretik, 18:00etan, kaskoan elkartuko dira abesteko, eta gero jaitsiko dira Santa Lutzi bailarara.
Ataunen ere 18:00etan dute zita. Gaur San Martin auzoan irtengo dira etxez etxe eta bihar, ordu berean, San Gregorion. 1999 urtean berreskuratu zuten Santa Ageda egunean bertan abesteko ohitura, eta biharko egunez abestera irtengo diren Goierriko txoko bakarra da.
Ormaiztegin ere 18:00etan irtengo dira, eta Zaldibian eta Zegaman 18:30ean. Tobera Musika Eskolako ikasleak era kalera irtengo dira.
Idiazabal eta Legorretan izango dira berantiarrenak. Hauek 19:30ean dute hitzordua herriko plazan.
Goiztiarrenak, berriz, gabiriarrak izango dira. 08:00etan aterako dira Osinalde taldekoak inguruko baserrietara. Arratsaldean irtengo dira herri gunean, bertsolariak lagun hartuta.
KANTU ESKEA, HERRIZ HERRI
Ataun:
· 14:30-15:45. Eskolako HH3-LH5 arteko ikasleak San Martinen aterako dira kantuan.
· 14:45-15:45. LH6ko ikasleak San Gregorion aterako dira kantuan.
· 18:00. Ezker abertzaleko taldea, San Martinen kalean eta etxez etxe.
Otsailak 5, asteazkena
· 18:00etan, San Gregorion). 1999an berreskuratu zen ohitura, eta harrezkero urtero ibiltzen dira.Beasain:
· 18:30. Kantujira taldekoak Santa Ageda bezperako eskean aterako dira, Igartzatik.Ezkio:
· 18:00: Ezkioko kaskoan elkartu eta kantuan ariko dira; gero Santa Lutzi bailaran jarraituko dute, eta bukaera, Topa tabernan afari legea eginez emango diote egunari.Gabiria:
· 08:00. Osinalde elkarteko taldea, herri guztian. Arratsaldean, kaskoan. Herriko bertsolariak koplari.
· 09:00. Balentzategi eskolakoak baserriz baserri, Ugaran Goikoa auzoan. Izarralde etxetik behera, Irubide arte joango dira haurrak, oinez, bideko etxe guztietan kantatuz.Idiazabal:
· 19:30. Santa Ageda bezperako koplak, plazan.Lazkao:
· 15:00. San Benito ikastolako ikasle taldeak, kalean.
· 18:00. Herritar taldea, San Prudentzio ermitatik hasita.Legazpi:
· 19:00. Santikutz abesbatza kalez kale. Plazatik abiatuta, honako ibilbidea egingo dute: Plazaola, kalea, Kale Nagusia, Bikuña-enea, Itxaropen, San Ignazio, Laubide eta Santikutz kalea.Legorreta:
· 19:30: Elekun abesbatzak Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu kalez kala.Olaberria:
· 14:15. Eskolako taldearen irteera. Ibilbidea: Ihurre (14:30), Errekalde (15:00), Arrieta (15:20), Galarregi (15:30), Gaitin(15:50), Zezilionea (16:05).Ordizia:
· 19:00: Santa Ana eta Larrun Arri abesbatzak aterako dira, koplak kantatzera.Ormaiztegi:
· 18:00: Herritarrak santa eskean aterako dira, Urmaiz abesbatzaren laguntzarekin.Segura:
· 17:30. Santa eskearen irteera Elorripetik, Jon Iturrioz eta Eneko Araiztegi koplariekin eta herriko trikitilariekin
· 19:30. Plazan herriko koruarekin elkartu eta kalez kale kantuan. Txokolatea gerturatzen direnentzat
· 21:30. Afaria Elorri elkarteanUrretxu-Zumarraga:
· Santa Ageda bezperako koplak abestuz kalejirak, UZko kaleetan. 17:30ean, Gainzuri eta JM Iparragirre institutua / 17:45ean, Ikastola / 19:00etan, Goiargi abesbatzaZaldibia:
· 11:45ean Lardizabal herri eskolakoak kalez kalez.
· 18:30ean, Beti Gazte elkarteakoak Arrese taberna paretik abiatuta.Zegama:
· 18:30: Zegamako kaleetan kantuan aterako dira herritarrak, Tobera Musika Eskolako musikariek lagunduta. Eskearen ondoren, luntxa izango da Ostatuan.Zerain:
· 15:30: Plazatik aterako dira eskean, bi taldetan banatuta, batzuk Barbari aldera, eta besteak Aizpe aldetik. Bildutako diruaren zati bat Xabier Makazaga presoaren familia laguntzeko izango da, eta bestea, Zerainlabentzat, urtean zehar egiten diren ekintzekin jarraitu ahal izateko.