Nekazariak aldundiarekin haserre zeudenekoa
Foru Aldundiaren eta nekazarien arteko harremana ez zegoen momenturik onenean 2005. urtearen hasieran; "adarra jotzen" aritzea leporatu zioten aldundiari. Beasainen, 'Vaya Semanita' telebista saiokoak izendatu zituzten odolkiaren kofradiakide
Gaur gaurkoz hainbat gaitan eskutik hartuta dabiltza Foru Aldundia eta nekazariak; duela 15 urte, ordea, oso bestelakoa zen egoera. Lurgintza nekazari elkartea osatzen zuten tokiko sei elkargok prentsaurreko agerraldia egin zuten Donostian. Aldundia “adarra jotzen” ari zitzaiela eta “haserre” agertu ziren; indarrean zegoen akordioa bete ez izanda leporatu zioten foru erakundeari. Amelia Jauregi Euskadiko Latxadun Elkarteko (ELE) lehendakaria izan zen agerraldian parte hartu zutenetako bat. Hitzari azaldu zionez, “nekazariak gehiago ezin dugun momentuan” zeuden; “ezin dugu horrela segi”.
Beasainen, Odolkiaren Kofrafiak XX. biltzarra egin zuen, eta Vaya Semanita telebista saioko kideak izendatu zituzten kofradiakide berri. Baita Beasaingo Euskara Zerbitzukoak ere, Odolkiak ordainetan liburua argitaratu izanagatik.
Idiazabalen, San Blas jaien azken txanpan zeuden, eta Goitibehera Txapelketa eta pilotari profesionalen arteko partidak izan zituzten. Gaurko egunez, Aimar eta Axier Olaizola anaiak aritu ziren elkarren aurka, Otxandorena eta Zearra bikotekide zituztela.