Itsaso 2030 proiektu estrategikoa lantzeko bilerak
ITSASO // Itsaso 2030 proiektu estrategikoaren harira, lan talde desberdinak sortu zituzten. Bihar, larunbata, Herri Bizitza lantzeko bilera izango da, 17:00etan hasita. Datozen asteetan egingo dira Tokiko Enplegua eta Hirigintza lantzeko batzarrak. Lehena otsailaren 13an izango da, eta bigarrena otsailaren 19an. Deialdi irekia da eta edozeinek har dezake parte.













