Lizarrustiko aterpea eta taberna bihar zabalduko dituzte
ATAUN // Lizarrusti gaineko parketxeko taberna, jatetxea eta aterpea bihartik aurrera jendearen zerbitzura izango dira berriz. Urtarrilean itxita eduki dute, ohi bezala oporraldia egiteko. Bezeroei eta bisitariei harrera egiteko, bihar 11:00etatik 12:00etara otamen edo lunch bat zerbitzatuko dute, gero ohiko martxari ekiteko.













