Ttipi-Ttapa egitasmoak ibilbide eta kolaboratzaile berriak gehitu ditu
Hilean behin bisita gidatuak egingo dituzte herriko toki interesgarrietara. Olazabal eta Haztegiko ikasleek ere parte hartuko dute. Ostegunero, 10:30ean ateratzen dira plazatik

Eguraldi eguzkitsuak eta berritasunen oihartzunak erakarrita, aspaldian izan den jende multzorik handiena hurbildu zen atzo Titti-Tappa egitasmoak Euskal Herria plazan 10:30erako jarritako hitzordura. Ohiko partaideez eta laguntzaileez gain, herriko bi ikastetxeetako ikasleak ere elkartu ziren paseoa egiteko. Atzokoan, gainera, ibilbide berria estreinatu zuten.
Lagunartean jarduera fisikoa sustatzeko helburuz sortu zen Ttipi-Ttapa, batez ere adinekoei zuzenduta, eta bere seigarren urtean udalak balorazioa positiboa egin du, «jarduera osasungarria eta gizarte harremanak indartzeko baliagarria» delako. Belaunaldien arteko elkarreragina areagotu dezakeen jardueratzat du gainera udalak Tippi-Tappa.
Berrikuntzak
Egitasmo horren seigarren urtea berrikuntzekin hasi da. Buztintegi, Gueske, Nagusilan eta Garagune elkarte kolaboratzaileekin elkarlanean, udalak ibilbide gehiago eta belaunaldien arteko topaketak erantsi ditu osteguneroko hitzorduetara.
Hemendik aurrera, hilean behin herriko leku interesgarriak bisitatuko dituzte; atzo Agirre-Etxeberrira joan ziren, musika eskolaren egoitza ezagutzera. Gainera, laguntzaile berriak izango dituzte aurrerantzean partaideek, Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako ikasleak, hain zuzen.
Udalak parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak: «Solasean eta lagun berriak eginez, paseo osasungarriak emango ditugu».