Mamoxarro pertsonaiari buruzko tailerra Igartubeitin
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoak inauterietako Mamoxarro pertsonaiaren inguruko tailerra antolatu du. Otsailaren 15ean izango da, larunbata, 16:30ean. Museoak izena ematera eta parte hartzera deitu ditu goierritarrak. Unanuako (Nafarroa) inauterietako pertsonaia nagusia da mamoxarroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate, buruan koloreeako zapia eta gerriko gorri edo beltza.













