Donostiako Kursaalera joateko autobusa Idiazabaldik eta Ordiziatik
Otsailaren 23an, 17:00etan, Erase una vez Don Giovanni opera ikustera joateko aukera egongo da. Autobusa dohainik da.
Donostiako Kursaal aretoan Erase una vez Don Giovanni familientzako ikuskizunerako autobus zerbitzua egongo da. Otsailaren 23an izango da, igandean. Izena ematea derrigorrezkoa da, otsailaren 18a baino lehen. Idiazabaldik Mujika paretik aterako da autobusa, 15:45ean; Ordizian, berriz, 16:00etan izango da, tren geltokitik. Ikuskizuna 17:00etan izango da, eta 25 eta 8 euro bitartekoak dira sarrerak.
W.A. Mozart konposatzaile entzutetsuaren opera garrantzitsuenetako bat da Erase una vez Don Giovanni, bertsio laburrean, eta pianoarekin, eskainiko da publiko gaztearentzat.
Partaideak:
Iker Sánchez Silva, musika zuzendaria
Pablo Ramos, Carlos Crooke, eszena zuzendariak
Marzelo Guzzo (Don Giovanni), Xavier Casademont (Leporello), Ainhoa Garmendia (Donna Anna), Francisco Corujo (Don Ottavio), Miren Urbieta-Vega (Donna Elvira)… ADAO-DOZE Abesbatza