Kursaalera joateko autobusa doan Idiazabaldik
IDIAZABAL // Kursaal aretoan Erase una vez Don Giovanni familientzako ikuskizunerako autobus zerbitzua egongo da. Otsailaren 23an izango da, igandean. Izena ematea derrigorrezkoa da, otsailaren 18a baino lehen. Mujika paretik aterako da autobusa, 15:45ean; Ordizian, berriz, 16:00etan izango da, tren geltokitik. Ikuskizuna 17:00etan izango da, eta 25 eta 8 euro bitartekoak dira sarrerak.













