Legazpi Judo Klubak infantil mailako torneoa antolatu du biharko
Herriko judoka gazteez gain, Euskal Herri osokoak eta Kantabriakoak ere lehiatuko dira, 120 guztira. Torneoaren lehen edizioa da aurtengoa.
Legazpi Judo Klubak antolatuta, bihar Infantil mailako lehen Judo Torneoa jokatuko da Bikuña kiroldegian, 15:30etik aurrera. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Frantziatik etorritako 120 gaztek parte hartuko dute 21 kluben babesean. Legazpitik, Endika Perez de Arenaza, Xabier Parra, Ruben Calvo, Manex Uranga, Ibai Gil, Seth Willis, Unax Pereira eta Unai Biain lehiatuko dira.