Ainhoa Sanzek Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa irabazi du
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa irabazi eta marka berria jarri du mendi lasterkari urretxuarrak
Ainhoa Sanz urretxuarrak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren zazpigarren edizioa irabazi zuen atzo. Probako errekorra hautsi zuen gainera, 1:13:52 denborarekin. Ia zortzi minutu atera zizkion bigarren emakumezkoari eta hamar gizonezko bakarrik heldu ziren bere aurretik.
Guztira 350 korrikalarik parte hartu dute Lezo-Jaizkibel mendi lasterketak, eta antolatzaileen esanetan “arrakastatsua” izan da aurtengo edizioa. Gizonezkoetan, Ander Iñarrak irabazi du proba.
Emakumezkoak:
- Ainhoa Sanz (1:13:52)
- Lourdes Oiartzabal (1:21:41)
- Maialen Gurrutxaga (1:23:46)
Gizonezkoak:
- Ander Iñarra (1:04:21)
- Joxe Amunarriz (1:05:22)
- Hodei Lujanbio (1:05:58)
Sailkapen osoa Kirolprobak webgunean dago ikusgai.